XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

CARACAS'EKO EUSKALDUNENTZAT EGINBEAR AUNDIENETAKO BAT.

Askotan aitu izan det gure jende artean, bearreskoa litzakela euskaldun ikastol bat gure aurr txiki eta gazteentzat.

Nere ustez, oraindaiño, ez da gauz aundirik onen aldez erabaki eta gutxiago egiñ.

Euskaldun geienari bezela, euskaldun elhe eta oiturak galtze bildurrak asarretzen nau.

Pozgarri da, gure Eusko-Etxean ikustea, zenbat eta zenbat aurr eta mutil gazte dabiltza.

Askok, txiki-txikitik onera etorriak, beste batzuk ( gero eta geiago ) emen jaioak; jakiña da, aberriaren urrun, ume oiek denborarekin gure elle eta oiturak galtzen ari dirala; gure eginbide aundienetako bat da aieri erakustia beti euskaldun bizitzea.

Orregatik, nere ustez, aldegun guztia egin bear degu Eusko-ikastol bate esartzeko.

Gauz erresa es da izango, bañan egin leikeena bai.

Euskaldunak, Caracas'en, egia esateko, ondo bizi gera, geienak biñipin.

Oraintxe bukatzen ari da, guretzako, Izugarrisko Eusko-etxe bat diru pilla baloidunak.

Lenago ere, entzun izan det Cooperativa dioten denda bat beartzala ere.

Ez aldegu egin araziko Eusko-ikastol bat?

Askeneko urte ontan, Eusko-Etxean egin izan dira euskera-irakasketak bai eta ere ederrezko itzaldiak; lan orretan, Arozena'tar Andoni, Estornes Lasa, Elgezabal'tar Bitor eta Ugalde'tar Martin'ek borondate oberena jarri dute.

Ez aldute uste, gizon oiek, Eusko-ikastol baten alde zerbait idetzi leikeen?

Gure famili geienak, beren ume txikik bialtzen dituzte emengo eskoletara edo Kindergarten dioten etxetara.

Nik uste det, gure artean, ume aski ba daudela eskol baten egiteko bere maizu edo andereñoekin ( euskaldunak ), aurr askorekin diru biar aña jaso litzake.

Ez al da pozgarri euskaldun aita eta ama batentzat jakitea bialdu litezkela gure eskol batera.

Gañera badakigu, txiki txikitik ez dana ikasten anditu eta gero... amen.

An gure aurrak ikasiko luteke euskaldun elea, gure oiturak eta emen bear diran beste gauz gustik.Ikusi ba askoren artian itzegiñez, Eusko-etxe'ko biltzarretan gerta araziz, bein idesten badegu egintza eder eta bearresko au.